Arreta! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologia erabiltzen du.

Ez baduzu, zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu, bere erabilera onartzen duzu. Irakurri gehiago

Ados

2017-2018 ABIA MUNDURA

 

 

AbiaMundura

 

ANTOLATZAILEAK

Troconiz Santacoloma Fundazioa

Portugaleteko Udala. Gizarte Parte-hartzea eta Berrikuntza

Asti Leku Ikastolako Ikasle Ohien Elkartea

HELBURUAK

HELBURU OROKORRA

Hala boluntariotza nola ekintza solidarioa bultzatzeko proiektu bat sortzea betiere Europa barruko esparruan.

HELBURU ZEHATZAK

1.- Gazteen artean boluntariotza eta ekintza solidarioa bultzatzea tokiko errealitatea abiapuntutzat hartuta ikuspuntu orokorrago batez jabe daitezen.

2.- Boluntariotza eta ekintza solidarioa bultzatzeko esperientziak eta proiektua partekatzea.

3.- Hausnartzea gazteek boluntariotza arloan zer-nolako ekarpenak egin ditzaketen.

4.- Bizikidetzan eta gizarte-harremanetan oinarrituriko kultura berri bat sustatzea eta horretaz ohartaraztea. Horretarako, Mediterraneo itsasoaren inguruko gatazkak eta bizikidetza-arazoak landuko dira.

5.- Gazte parte-hartzaileen arteko truke benetako bat ahalbidetzea.

JARDUN PROPOSAMENA

Proposamenak bi aldi ditu:

1.ALDIA

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako eta Portugaleteko LHIko ikastetxeko gazteek osaturiko erreferentzia-talde bat sortuko dugu. Taldean gai hauexek eztabaidatuko ditugu: gazteen boluntariotza, ekintza solidarioa eta zereginak.

Ondoren, gazte parte-hartzaile bakoitzak bere irakasleekin batera erreferentzia-taldean eginiko lana partekatu eta erkatu ere egingo du euren klasekideekin.

Amaitzeko, hala boluntzariotzan nola ekintza solidarioan gazteen parte-hartzea hobetzeko eta areagotzeko ondorio eta proposamen zehatzak jasoko dira agiri bakar batean.

2.ALDIA

Benetako trukea proposatu nahi dugu gazteek errefuxiatuen arazoen gaineko boluntariotza proiektu eta ekintzak bertatik bertara ezagut ditzaten.

 

PROZEDURA

Zer eskatzen diegu irakasleei ?

  1. Proiektuan parte hartzeko bizpahiru ikasle, 15 eta 17 urte bitartekoak, hain zuzen, aukeratzea; ahal delarik, Batxilergoko Lehen Mailakoak, Gradu Ertaineko Formakuntza Zikloko Lehen Mailakoak eta LHIko Oinarrizko Lanbide Heziketako Bigarren Mailakoak. Ondoko ezaugarri hauek izan behar dituzte: arduratsuak, gauza berriak egiteko irrika dutenak, gizartekoiak, boluntariotza eta elkartasunarekiko sentiberatasuna erakusten dutenak, lidergorako gaitasuna dutenak eta ingelesez moldatzeko gutxieneko gaitasun linguistiko bat dutenak.
  2. Entitate eragileekin adostea erreferentzia-taldearen emaitzak ikasgelan nola joan landuz aldian-aldian.

Zer eskatzen diegu gazteei eta familiei?

1.- Behin irakasleek gazteak aukeratuta bilera batera joateko deia egingo diegu. Bileran proiektuaren xehetasunak eta inplikazioak azalduko dizkiegu. Urriak 31

2.- Gurasoekiko bilera antolatuko dugu haiek proiektuaz gain inplikazioak ere ezagut ditzaten. Azaroak 7

3.- Proiektuan parte hartu nahi duten gazteekin asteburu-pasa joateko prestakuntzarako bilera bat egingo dugu. Azaroak 21

4.- Asteburu-pasa joango gara elkarrekin egoteko. Iazko esperientzian oinarriturik, bizikizunak ardatz izango dituen jardun bat antolatzea erabaki dugu. Hala, talde-atxikimendua lortuko dugu proiektuaren hobebeharrez: abenduak 1, 2 eta 3.

5.- Inguruko elkarteek boluntariotzari begira egiten dituzten ekintzak eta proiektuak ezagutaraztea eta haietan parte-hartzea nahi dugu: 2017ko abenduaren amaiera aldetik 2018ko urtarril eta otsailera bitartean.

6.- Greziarako bidaia: martxoaren 23tik 28ra bitartean

7.- Ebaluazioa eta jardun-proposamenak egiteko saioa: apirila

 

+INFO: www.abiamundura.org

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Inprimatu Posta elektronikoa