Hiri Udalekuak ARTEA ETA SORMENA 2022
Aurtengo Arte eta Sormen hiri-udalekuak abian jarri ditugu berriro, haurren udako aisialdirako jarduera gisara jarri ere. Udalekuetan esperimentatu egingo dugu, jolasaren eta arte-adierazpenaren bidez, sozializazio- eta garapen-espazio batean eta errespetuzko, integrazioko, berdintasunezko eta sormenezko giro batean.
Funtsezkoa iruditzen zaigu uda partean jolaserako espazio bat eskaintzea, haurrak benetako protagonistak izan daitezen, gozatzeko eta ikasteko giro partekatu batean.
Aldi berean, familien premiei erantzun egokia eman nahi diegu, bizimodu pertsonala, familiakoa eta profesionala uztartzeari dagokionez.
EDUKIAK ETA JARDUERAK
Hasiera honetan egitura bat ezarri bagugu ere, baliteke aldatu behar izatea, unean uneko dituen beharrizanen arabera.
Jolas-arlo hauek proposatzen ditugu:
- Buztinarekin eta argazkiarekin jolastea
- Pintura eta marrazketa jolasa
- Mugimendu-tailerra
- Musika-tailerra
- Dantzak
- Ipuinak sortzea eta ipuin-kontalariak
- Eskulanak
Haurrak protagonistak izango dira, modu aktiboan izan ere. Begiralearen zeregina lagundu eta bideratzea izango da; proposamenak egingo ditu, haurrek egiten dituztenak ere jasoko ditu eta taldearen funtzionamendurako beharrezkoak diren segurtasun-arauak eta mugak ezarriko ditu.
Aurten, Portugaleteko hiribilduaren sorreraren 700. urteurrena dela eta, ospakizun horrekin lotutako jarduerak izango dira (eskuz, musikaz, bisita gidatuak...)
COVID-19 NEURRIAK
Udalekuak garatzeko unean indarrean dagoen covid-19 protokoloa aplikatuko da.
HARTZAILEAK
Lau eta 12 urte bitarteko haurrak.
IRAKASLEAK
Prestakuntza artistikoan eta prestakuntza musikalean espezializatuak.
LEKUA
Santa Klara kulturtegia. Casilda Iturrizar kalea z. g. 48920 Portugalete.
EGUN-ORDUAK
Ekainaren 27tik uztailaren 22ra 9:30etik 13:30era.
Haurtzaindegi zerbitzua egongo da 8:30etik 9:30era eta 13:30etik 14:00etara adin guztietako haurrentzat.
Asteka antolatuko dira:
- 1. astea: ekainaren 27tik uztailaren 1era
2. astea: uztailaren 4tik uztailaren 8ra
3. astea: uztailaren 11tik uztailaren 15era
4. astea: uztailaren 18tik uztailaren 22ra
PREZIOA
Aste 1, 80 euro. Gehitutako aste bakoitza: 70 euro, asteko.
Haurtzaindegia: 12 euro asteko. Haurtzaindegia kontratatuz gero, aste guztietarako izan beharko da.
Beka. Matrikularen eta haurtzaindegiaren zenbatekoari % 15eko murrizketa aplikatuko zaio bigarren anai-arrebatik aurrera.
Ordaintzeko modua. Dirua BBVAn sartu: ES28 0182 0075 20 0200005166.
Dirua sartzean, adieraz itzazu parte hartzen duen haurraren izen-abizenak.
IZEN-EMATEA: 2022ko ekainaren 8ra arte
LEKU MUGATUA
Trocóniz Santacoloma Fundazioaren bulegoetan: Santa Maria kalea 1, 1. 48920 Portugalete)
944956195 telefonoan
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan
edo www.troconizsantacoloma.org webgunean
INFORMAZIO-BILERA
Ekainaren 20an egingo dugu, 19: 00etan, Santa Klara kulturtegian, udalekuak familiei aurkezteko.