Arreta! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologia erabiltzen du.

Ez baduzu, zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu, bere erabilera onartzen duzu. Irakurri gehiago

Ados

IRAKURRIDAZMENA Grina edo presioa?

AVISO URGENTE:

El precio de la matrícula se ha ajustado a 70,00 € para todas las personas asistentes gracias al apoyo del Departamento de Educación del Gobierno Vasco.

 

Planteamendua

Gaur egungo neurozientziak argitu digu ikaskuntzak liluratzen ez badu, hau da, hunkitzen ez badu, erronkarik ez badakar, ez duela ehun neuronalik hezurmamitzen. Izan ere, ez du ikasleen mapa kognitiboan sinapsi berririk kartografiatzen.

Eta gu, ofizio-didaktak izanik, testu estatikotik hizki hila esnaraziko bagenu eta pantailako jokoen dinamikotasuna emango bagenio? Beste era batera esanda: Zelan deritzozue gu irakurridazmena antzezten duten hizki bizidun bihurtzeari ?

Hizki horiekin arnasa hartuko dugu; dislaliarik gabe ahoskatuko ditugu, gure gorputzekin forma emango diegu, haiek modelatu egingo ditugu. Gainera, hizkiok uztartzen ikasiko dugu mekano desberdinetan hitzak osatuz, hasieratik bertatik ulertuko ditugun hitzak, hain justu ere. Grina handiz eraikitako komunikazio-kode bat eratuko dugu irakurridazmen- taldeen dinamiketan.

Honek guztiak balioko digu parekoen arteko elkarreragin manipulatiboak gaitasunak elkarlotu eta kutsatu egiten dituela ikusteko. Hori horrela, irakaslea identifikatzeko moduko irakurridazmen- eredu bihurtzen da ikasleentzat.

Helburuak

  1. Irakurridazmenerantz abiatzeko asmoz buruko eragiketa neurolektore hauexek ardatz gisara aurkeztu: irakurridatzi, irakurriulertu, irakurrikonbinatu eta irakurrikontatu. Izan ere, haiek baitira komunikazio kualifikatuko tresna, tresna intelektual eraginkorra eta gozamen kultural literarioa ere bai.
  2. Aurreko neuroprozesu horiek guztiak oztopatzen dituzten birus dispedagogiko ohikoak desmitifikatzen lagundu, hots: irakurketa mekanika fonetizatua, maiuskulaz egindako aurreidazketa, jarraibidedun hizkia, ortografia ideobisuala eta kanpoko ortografia- arauak buruz ikastea.
  3. Irakasleak komunikazio-sistema jator honen eguneratze didaktikora ekarri, zeren eta, gizakiok duela 5.000 urte sortu baikenuen munduaren paperezko irudikapen gisara (eta pantailan). Alta, haurrek berek berriro asmatzen dute erabilera funtzionaletik abiatuta gramatika sortuz .

 Edukiak

IRAKURRI = IKUSI

Kontzientzia optikoaren garapena

Irakurtzeko mekanismo sakadikoa

  • Begietako erlaxatzea
  • Begietako giharren luzaketak eta garbiketa eskaneoak
  • Ikuskera periferikoaren zabalera
  • Ikusizko zolitasun dinamikoa

IRAKURRI = ULERTU

Kontzientzia semantikoaren garapena

Irakurtzeko mekanismo pertzepziozkoa

  • Ulermena erreferentziazko egoeraren bidez: errotulu kokatuak
  • Ulermena gorputzaren bidez: aginduak eta ogitarteko antzesgarriak
  • Ulermena ilustrazio eta diseinu tipografikoaren bidez: azalak eta etiketa diseinatuak
  • Ulermena ezaugarri suprasegmental prosodikoen bidez: entonemak

IRAKURRI = DESZIFRATU

Kontzientzia fonologikoaren garapena

Irakurtzeko mekanismo konbinatorioa

  • Alfagorputzaren bidezko hizkiak
  • Mecano letter constructioneko hizkiak
  • Makroteklatuko hizki kengarriak
  • Txinatar zotzetako hizki pintxagarriak
  • Hizki jangarriak
  • Hizki jolasgarriak
  • Gomaevazko hizki bizidunak
  • Albalez, linpiapipaz eta plastilinaz egindako hizki moldagarriak
  • Elastikoko hizkiak
  • Hizki esekiak
  • Hizki iraultzaileak
  • Puzzle-hizkiak
  • Hizki magnetikoak
  • Lixazko hizkiak
  • Inprimitzeko zigilu-hizkiak
  • Siluetadun txantiloi-hizkiak
  • Hizki trokelagarriak
  • Telegrama hizki ebakigarriak

Irakurtzeko mekanismo ortofoniko-ortografikoa

  • Hizki arnasgarriak
  • Hizki fonableak
  • Hizki artikulagarriak
  • Hizki bereizgarriak kate fonetikoetan entzunez
  • Hizki bereizgarriak kate grafikoetan ikusiz
  • Hizki grafikagarriak

IRAKURRI = SORTU

Kontzientzia sintaktikoaren garapena

Irakurtzeko mekanismo narratiboa

  • Pankarta-hitzak erabilita esaldi bizidunen mekanotaxiak
  • Post-it sintaktikoak
  • Frasegenesiak papiroakordeoi luzagarrietan
  • Egunkarietako lerroburuak: desegindakoak eta berregindakoak
  • Story Kub sintaktikoak
  • Kremaileradun testu birakaria
  • Chat-arbela
  • Eskura emandako postak eta postetxeak
  • Ipuin motoreak egunkari-geruzetan
  • Lorratz idatzietako lektosafariak
  • Jeroglifikoa eta mezu sekretuak
  • Argazkinobela oin-oharrekin eta balloons-ekin
  • Mikroipuin adiktiboak sarrera txundigarriekin
  • Eskolarteko posta-trukea
  • Skriptogenero administratiboak, dibulgatiboak, dialogikoak, intimistak, hermetikoak, operatiboak, lirikoak, informatiboak

 

Irakaslea

Aitor Zenarrutzabeitia Artamendi. Musika-Hezkuntzaren eta Pedagogia Terapeutikoaren maisua. Logopeda. Logopeda. Psikomotrizista. Musikoterapeuta. Psikopedagogoa.

Hartzaileak

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleak. EHIn eta PTn adituak, orientatzaileak

 

Metodologia

Praktikan eta bizipenetan batik bat dago oinarriturik. Horren kariaz, arropa erosoak jantzi behar dira. Prozesu teoriko-didaktikoak GPS diapositibekin ardaztuko dira. Parte-hartzaileek buru irekia ekarri behar dute.

Tokia

Pando Aisia kirolgunea.

Miguel de Unamuno kalea, 43. Portugalete

Egun-orduak

  • Martxoak 23 : 10:00- 14:00 eta 16:00etatik 20:00etara
  • Martxoak 24 : 10:00- 14:00

Matrikula

135 EURO

* beka izanez gero, 121,50 EURO

Matrikularen goste osoaren % 10eko beka eskatu dezakete, batetik, Portugaleten jaio eta bizi diren gazteek eta, bestetik, Portugaleten haur eta gazteen arloan dihardutenek.

Matrikula ordaintzeko, diru-sarrera egingo da

TROCÓNIZ SANTACOLOMA FUNDAZIOAk BBVAn duen diru-kontuan:  ES28 0182 0075 2002 0000 5166

 

Egunerantze-ikastaro modura homologatua, 2019ko otsailaren 6an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez

 

 

 MARTXOAREN  14RA ARTE MATRIKULATZEN DU

Informazio gehiagorako eta izena emateko:

FUNDACION TROCONIZ SANTACOLOMA FUNDAZIOA

Santa María, 1-1. Portugalete

944956195

Email: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

IRAKURRIDAZMENA Grina edo presioa? izena emateko formularioa

Erabiltzaile-izena(*)
Entrada no válida

Deiturak(*)
Sarrera baliogabea

Helbidea(*)
Entrada no válida

Herria(*)
Sarrera baliogabea

Posta-kodea(*)
Sarrera baliogabea

Telefonoa(*)
Sarrera baliogabea

Posta elektronikoa(*)
Sarrera baliogabea

NAN(*)
Sarrera baliogabea

Ikerketa-bekarik eskatzen duzu?

Sarrera baliogabea

Tratamenduaren arduraduna. Trocóniz Santacoloma Fundazioa; IFK: G48246417; helbidea: Santa María kalea 1, 1, 48920 Portugalete; telefono zenbakia: 944956195; helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Erakudearen izenean tratatuko duzu zuk emandako informazioa, eskatu duzun zerbitzua eta horren fakturazioa egin ahal izateko xedez. Emandako datuak gorde egingo ditugu geure arteko harremanak iraun bitartean edo lege beharrak betetzeko behar diren urte guztietan. Datuok ez dizkiegu hirugarren batzuei lagako, lege beharrik ez badago behintzat. Eskubidea duzu berrespena edukitzeko Trocóniz Santacoloma Fundazioan zure datu pertsonalak tratatzen ditugun ala ez; horren ondorioz, eskubidea duzu zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzenak ez direnak zuzentzeko edo, datuak beharrezkoak ez direnean, ezabatzea eskatzeko. Halaber eskatzen dizugu berariazko baimena, eskatutako produktu edo zerbitzuekin zerisuia duten beste batzuk eskaintzeko eta bezero gisara fidelizatzeko.

Berariazko baimena(*)
Entrada no válida

Iruskinak
Entrada no válida

Ez naiz robot bat(*)
Ez naiz robot bat   FreskatuSarrera baliogabea

Egiazta ezazu hura formularioa betetzen duzun zu eta ez makina bat izatea.

Formularioa bidaltzea

 

 

Inprimatu Posta elektronikoa