Arreta! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologia erabiltzen du.

Ez baduzu, zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu, bere erabilera onartzen duzu. Irakurri gehiago

Ados

INTEREMOTINEURONA KUTSAKORRAK* data berriak_Urriak 3 eta 4

Planteamendua

Gaur egungo eskolan metodologiari buruzko sigla-mordoaren labirinto katramilatsua dugu. Honenbestez, eskertzekoa da ikustea Guy Claxtonek bere Inteligencia Corporal ezinbesteko liburuan argi azaltzen digula gaur egungo psikopedagogiaren ardatzak hauexek direla: neurozientzia afektiboa eta adimen banatua.

Horren harira, ikastaro honetan etengabeko elkarreragina bultzatzen da, zeren eta, era askotara trebetasun banatuak edozein taldetan egonik ere, ikaskideak aldatzeak trebetasun horien kutsatze mamitsua ahalbidetzen baitu. Heterogeneitatea ikasteko faktorea da.

Bestalde, proposatzen diren jarduerak zirraragarriak dira. Elkarrengana hurbildu egiten gaituzte gozatu egiten dugun bitartean eta neurri batean elkarrekin gustatu ere. Afektibotasuna ikasteko faktorea da.

Ezinbestez, etengabe ari gara neuronen ibilbide sinaptiko berriak uztartzen, hunkitzen gaituzten ekoizpenen aurrean sorpresa-neuronak aktibatzen, enpatiaz hartzen dugunarekiko ispilu-neuronak izaten eta martxan inprobisatzen dugun ororen aurrean neurona dibergenteak sortzen. Neurodidaktika ikasteko faktorea da.

Ongi etorri izan zaitezte, beraz, Inter-, Emoti- eta Neuro-ikastaro honetara. Bertan, entzumena, koreografia, erritmoa, kantua, dramatizazioa, oratorioa eta idazmena landuko ditugu. Izan ere, haiek guztiak badira pentsamendu eta hizkuntza komunikagarriak.

Helburua

  1. Irakasleak ohartaraztea eskola ez-hitzeko modu batean gobernatzeak beste trebetasun batzuk garatzea dakarrela berekin. (Mr. Bean pedagogia)
  1. Ohartzea orain arteko didaktika aspergarriak ez dituela buruan ikasteko sinapsiak mugiarazten. Izan ere, interes handiz, atsegintasunez eta pasioz ikasteak endorfina zirraragarriak neurotransmititzen ditu. Haiek askatzearen bidez datozkigu ikasteko sinapsi haiek eta beroriek, hain justu, ematen digute energia bizitza osoan ikasteko era autodidaktikoan. (IM Pedagogia: Ipurdia Mugiaraztea).

Edukiak

ENTZUTEA  INTEREMOTINEURONA KUTSAKORRAK

  • Isiltasunaren erregina
  • Soinu- iturriaren kokapena: 4 haize
  • Ahozko tinbreen bazterkeria: txakurtxoak eta haur txikiak
  • Tonu-bazterkeriak boomwacker-ekin
  • Entzuketa tonikoa: esku-elkarrizketa
  • Jarrera-taktokopiak
  • Saturno erlaxatze-ariketak Ravi Shankar-ekin

DANTZA INTEREMOTINEURONA KUTSAKORRAK

  • Swing lapurtua
  • Dantza espirala Pikachurekin
  • Dantza askea oinetako pianoarekin
  • Dantza kolektiboak: Azukita, Helicopter, Hey Ho
  • Genesi koreagrafikoa: NY girls
  • Ikea manikiak
  • Dantza pirenaika: Els Blincos
  • Dantza espinala: Ghost
  • Dantza dekrezienteko pista:Nana Daconte
  • Luzaketak: Twister postural a eta twister digitala
  • Somatograma proxemikoak
  • Oinen talkomasajea

ERRITMOA INTEREMOTINEURONA KUTSAKORRAK

  • Gillotina erritmiko binarioa
  • Agurketa erritmikoak: Kaixo I, II eta III
  • Zenbakirritmia 3 Berria- 5 Berria- 7-9 Berriak
  • Krotalorritmia prosodiarekin
  • Aulkirritmia, puxtarrirritmia, tenisrritmia-pilotak eta txinorritmia-zotzak
  • Rap perkusio-jolea
  • Aztarnak klabeekin
  • Bide erritmiko eskalonatuak, bifurkatuak, palindromikoak
  • Elkarrizketak bongo eta karriloiekin harmonika edo gonga txandakatuta

 KANTUA  INTEREMOTINEURONA KUTSAKORRAK

  • Arnasteko masajea gasolindegiko eskularruekin
  • Eguzki-somatogramak eta fonomasajea declathon piramideekin
  • Giza-pianoa
  • Tonu-mugak boomwhacker-ekin, akorde kontzentrikoak eta billar tonala
  • Fruten kanona
  • Koru dialogikoa: Trocóniz
  • Abesti motriza: Zer zirraragarria!
  • Ahozko masajea puxikekin

 DRAMA INTEREMOTINEURONA KUTSAKORRAK

  • Emotigatazka, emotierruleta, emotigutunak, emotitermometroak, emotidadoak
  • Barrepilota handiak
  • Itzal-antzerkia
  • Sormen dibergentea zetazko paperekin eta Michelín
  • 1000 ateko etxetzarra, momiak eta inpertinenteak
  • Kriptozefalozinta mimikoak
  • MikroSketch-ak inkorporazioekin
  • Pantomimak
  • Mimoparlamentu ingelesa
  • Hildako-borroka eta erredoble bibroakustikoa
  • Dramagenesia mozorroekin

 ORATORIOA INTEREMOTINEURONA KUTSAKORRAK

  • Maiteminduta nago
  • Alderantzizko ikasgela
  • Telefonika eta Gila ebaluazioa
  • Ahozko humming-a eta dutxa bibroakustikoa
  • Pasagorra izendapenak, mateak, amildegia, basketa eta boleia
  • Historiogenesia matazekin.
  • Espekulopraxiak, fotopraxiak, kromopraxiak eta txotxongilo-megaahoa.
  • Berba-eskultoreak
  • Dolua, buitreoa eta musu-zapi ikoniko-alfabetiko txikia
  • Txotxongiloak
  • Neumogramak eta soplofonografemak

 SKRIPTOA INTEREMOTINEURONA KUTSAKORRAK

  • Alfabody-a
  • Mekanolexia goma-evazko hizkiekin, albal-hizkiekin eta pipak garbitzeko hizkiekin
  • Jarrera-konbinatorio, ausazko eta bateratua kamiseta-hizkiekin
  • Hizki-megasaldak eta gurutzegramak dingilizkako hizkiekin
  • Puzzle-hizkiak eta gomet-hizkiak, akatsak kentzekoak
  • Lexikogenesia alfatragaperrekin eta alfonbra-teklatua
  • Egunkarietako argazkiak, orriburuak eta paragrafoak moztu eta berreraiki
  • Skriptosafaria, skriptomilaorri post-it-ekin eta skriptopiropoak
  • Mekanotaxia megahitz hutsekin, megahitz beteekin eta megahitz flexionatuekin
  • Testogenesia velleda birakariekin

Metodologia

Metodologia inplikatzailea eta eragilea, parte-hartzaileentzat erosoa bezain sinpatikoa izango dena. Arropa erosoa (aldatzeko galtzerdi lodiak) jantzita etorri behar da. Zentzumen anitzeko jarrera jostalaria ekarri behar da, zeren eta, entzumena, ikusmena, ukimena eta alderdi kinestesiko-jarrera-bestibularra ere landuko baitira.

Ikastaroa egin ondoren, tailerreko ohar guztiak helaraziko dizkizuegu hala arlo psikopedagogikoaren azalpenak nola musika-eta material-erreferentziak.

Irakaslea

Aitor Zenarrutzabeitia Artamendi. Musika-Hezkuntzaren eta Pedagogia Terapeutikoaren maisua. Logopeda. Logopeda. Psikomotrizista. Musikoterapeuta. Psikopedagogoa.

Hartzaileak

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleak. PT eta AL-ko irakasleak baita orientatzaileak ere. Musikako eta Gorputz-Hezkuntzako irakasleak.

Egun-orduak

Urriak 3: goizez (10:00-14:00) eta arratsaldez (16:00-20:00)

Urriak 4 (10:00-14:00)

Matrikula

Prezioa 85,00 eurotara doitu egin da parte-hartzaile ororentzat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzari esker.

Matrikula ordaintzeko dirua FUNDACIÓN TROCÓNIZ SANTACOLOMAren izenean sartu beharko da diru-kontu honetan: BBVA  ES28 0182 0075 2002 0000 5166.

 

Egunerantze-ikastaro modura homologatua, 2020eko urtarrilaren 24an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez

 

Informazio gehiagorako eta izena emateko:

FUNDACION TROCONIZ SANTACOLOMA FUNDAZIOA

Santa María, 1-1. Portugalete

944956195

Email: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Interemotineurona kutsakorrak izena emateko formularioa

Erabiltzaile-izena(*)
Entrada no válida

Deiturak(*)
Sarrera baliogabea

Helbidea(*)
Entrada no válida

Herria(*)
Sarrera baliogabea

Posta-kodea(*)
Sarrera baliogabea

Telefonoa(*)
Sarrera baliogabea

Posta elektronikoa(*)
Sarrera baliogabea

NAN(*)
Sarrera baliogabea

Tratamenduaren arduraduna. Trocóniz Santacoloma Fundazioa; IFK: G48246417; helbidea: Santa María kalea 1, 1, 48920 Portugalete; telefono zenbakia: 944956195; helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Erakudearen izenean tratatuko duzu zuk emandako informazioa, eskatu duzun zerbitzua eta horren fakturazioa egin ahal izateko xedez. Emandako datuak gorde egingo ditugu geure arteko harremanak iraun bitartean edo lege beharrak betetzeko behar diren urte guztietan. Datuok ez dizkiegu hirugarren batzuei lagako, lege beharrik ez badago behintzat. Eskubidea duzu berrespena edukitzeko Trocóniz Santacoloma Fundazioan zure datu pertsonalak tratatzen ditugun ala ez; horren ondorioz, eskubidea duzu zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzenak ez direnak zuzentzeko edo, datuak beharrezkoak ez direnean, ezabatzea eskatzeko. Halaber eskatzen dizugu berariazko baimena, eskatutako produktu edo zerbitzuekin zerisuia duten beste batzuk eskaintzeko eta bezero gisara fidelizatzeko.

Berariazko baimena(*)
Entrada no válida

Iruskinak
Entrada no válida

Ez naiz robot bat(*)
Ez naiz robot bat   FreskatuSarrera baliogabea

Egiazta ezazu hura formularioa betetzen duzun zu eta ez makina bat izatea.

Formularioa bidaltzea

 

 

 

 

 

Inprimatu Posta elektronikoa