NEUROLUDOMUSIKA entzuteko, abesteko, dantzatzeko eta jotzeko gaitasun bera

Planteamendua

Musika sentimenduaren matematika da, nortasunaren arkitektura, emozioen kolorearen pintura eta literatura guztietatik unibertsalena. Izan ere, denboran zizelkatzeko gauza den arte bakarra ere bada, duela urte asko idatzitako partiturek jotzen baitute harrigarriro guretzat beren-beregi konpostuak izan balira bezala. Halaber, gauza gutxik ez bezala, herriak elkarrenganako hurbiltzeko aparteko gaitasuna du, musikarik ez dagoen tokian inoiz ere askatasunik egongo ez baita.

Guztiok batera jotzeak soinu-konpromiso gehigarria eskatzen du: nire intonazioak afinatzen du multzoa edo ez, tutti koral edo instrumentalean etengabe bizi gara soinuaren elkarmendekotasun batean, bakoitzak edertu edo zikintzeko modukoa. Honengatik guztiagatik, musikak funtzio argi bat du, lotura sozial eta emozionala sortzearena. Bere oinarri neurokimikoa ere ezagun dugu: jotzeak, abesteak eta dantzatzeak oxitozina askatzen du gorputzetik, konfiantza eta konplizitatea eragiten dituen hormonena, hain justu ere. Musikatzeak taldearen sendotasuna sentiarazten digu eta era berean, norbanakoaren soinua zabalagotzen du osotasun sonoro batera. Bertan, bakoitza haren parte sentitzen da. Musikak eta dantzak talde-lana sustatzeko eskola bat dakarte, parekoak direnen arteko lankidetza bat soinuz eta koreografikoki elkarrekin pentsatzen, elkarrekiko entzuketa, miresmena eta gozamena nagusi diren giro batean murgilduta.

Kontua hauxe da: musika- edo dantza-eskolak ematen dizkiegula esan ohi da. Baina zer ote da hori?  Hemen inork ez du eskolarik ematen. Apika elkarrekin partekatzen dugu, zeren eta, haurdunaldiaren laugarren hilabetetik bertatik hari musikalaren edo hari koreo-grafikoaren aurreinstalazioarekin jaiotzen baikara.  Irakasleok, egia esan, hori aterarazten dugu bai eta jaso ere. Jaiotzatiko musikariak eta dantzariak ditugu klasean, gu ezagutu aurretik eskarmentu handikoak, hain zuzen. Haien DNAn dago entzutea, abestea, jotzea eta dantzatzea, haien nortasun sonoro, mugimenduzko eta keinuzkoa erakusten dizkiguten ezaugarriak baitira. Kodeak kezkatuta zorroztasun gehiegiz kezkatu ere, beharbada, funtsa ahazturik dugu, alegia, jendeak ideia artistikoak sorraraztea eta bere burua inprobisatzen jakitea eta besteen aurrean inprobisatzen ere.

 Helburuak

  1. LOMLOEk arautzen duen gaitasun-ikuspegiaz sentsibilizatzea eta hori bizi izatea: soinua kontzeptualizatzea kontzeptua sonorizatzearen ordez.
  1. Ikastea musika-talde sonoroentzako dinamikak diseinatzen. Izan ere, entzuteko, abesteko, dantzatzeko eta jotzeko musika-gaitasunen kutsadura ludikoa ahalik eta gehien bultzatzen dute.
  1. Ikaskuntzaren egoera interaktiboan soinu-ebaluazioa egiten irakastea, paper eta arkatzez bakardadean ebaluatu beharrean.

Edukiak

MUSIKATZEA = ENTZUTEA

Entzumen-gaitasuna garatzea

Ikasleak entzule gisara

 Paisaia isilak

Paisaia sonoroak

Paisaia musikalak

 MUSIKATZEA = ABESTEA

Abesteko gaitasuna garatzea

Ikasleak abesbatza gisara

 Ahots- beroketa

Abesteko jarduna

 MUSIKATZEA = DANTZATZEA

Koreografia-gaitasuna garatzea

Ikastaldea dantza gisara

 Gorputz-eutonia

Diseinu koreografikoa

MUSIKATU = JOTZEA

Instrumentu- gaitasuna garatzea

Ikasleak orkestra gisara

 Gorputz-perkusioa

Perkusio kodiafonoa

Instrumentu-perkusioa

Metodologia

Erabat praktikoa da, bizikizunetan oinarritua. Zatoz arropa erosoa jantzita. Ikuspegi teoriko-didaktikoak ere tarteka-marteka landuko dira proposamenen zentzua barneratze aldera.

 Irakaslea 

Aitor Zenarrutzabeitia Artamendi. Musika Hezkuntza eta Pedagogia Terapeutikoko maisua. Logopeda. Psikomotrizista. Musikoterapeuta. Psikopedagogoa.

Datak eta ordutegia 

2023ko azaroaren 11ean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era

2023ko  azaroaren 12an,  10:00etatik 13:30era

Tokia

Pando Aisia kiroldegia. Miguel de Unamuno kalea, 43. Portugalete

Matrikula

110 EURO

* BEKADUNEK: 95 EURO

Beka eskatu dezakete Portugaleten jaio eta bizi diren gazteek eta Portugaleten haur eta gazte arloetan lan egiten dutenek.

Matrikula ordaintzeko dirua FUNDACIÓN TROCÓNIZ SANTACOLOMAren izenean sartu beharko da diru-kontu honetan: BBVA  ES28 0182 0075 2002 0000 5166.

   

Informazio gehiagorako eta izena emateko:

FUNDACION TROCONIZ SANTACOLOMA FUNDAZIOA

Santa María, 1-1. Portugalete

944956195

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

2_NEUROLUDOMUSIKA Entzuteko, abesteko, dantzatzeko eta jotzeko gaitasun berariazkoak

Erabiltzaile-izena(*)
Entrada no válida

Deiturak(*)
Sarrera baliogabea

Helbidea
Entrada no válida

Herria
Sarrera baliogabea

Posta-kodea
Sarrera baliogabea

Telefonoa
Sarrera baliogabea

Posta elektronikoa(*)
Sarrera baliogabea

NAN(*)
Sarrera baliogabea

Tratamenduaren arduraduna. Trocóniz Santacoloma Fundazioa; IFK: G48246417; helbidea: Santa María kalea 1, 1, 48920 Portugalete; telefono zenbakia: 944956195; helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Erakudearen izenean tratatuko duzu zuk emandako informazioa, eskatu duzun zerbitzua eta horren fakturazioa egin ahal izateko xedez. Emandako datuak gorde egingo ditugu geure arteko harremanak iraun bitartean edo lege beharrak betetzeko behar diren urte guztietan. Datuok ez dizkiegu hirugarren batzuei lagako, lege beharrik ez badago behintzat. Eskubidea duzu berrespena edukitzeko Trocóniz Santacoloma Fundazioan zure datu pertsonalak tratatzen ditugun ala ez; horren ondorioz, eskubidea duzu zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzenak ez direnak zuzentzeko edo, datuak beharrezkoak ez direnean, ezabatzea eskatzeko. Halaber eskatzen dizugu berariazko baimena, eskatutako produktu edo zerbitzuekin zerisuia duten beste batzuk eskaintzeko eta bezero gisara fidelizatzeko.

Berariazko baimena(*)
Entrada no válida

Iruskinak
Entrada no válida

Ez naiz robot bat(*)
Ez naiz robot bat   FreskatuSarrera baliogabea

Egiazta ezazu hura formularioa betetzen duzun zu eta ez makina bat izatea.

Formularioa bidaltzea

 

 

 

Inprimatu