LANTEGIA: GORPUTZEKO PERKUSIOA ETA EGUNEROKOFONOAK ZEURE ERRITMOA ERAKUTSIKO DIDAZU?
LANTEGIA: GORPUTZEKO PERKUSIOA ETA EGUNEROKOFONOAK
ZEURE ERRITMOA ERAKUTSIKO DIDAZU?
Txus Eguílaz
PERKUSIONISTA • DANTZARIA • AKTOREA • PEDAGOGOA
Txus Eguílaz izango dugu gidari, irakasleei erritmoarekin eta mugimenduarekin zerikusia duen guztian laguntzeko.
Asmoa da irakasleei baliabide eraginkorrak, ideia berriak eta planteamendu motibatzaileak ematea, ikasgelan baliagarriak izango zaizkielakoan, batez ere mota guztietako antzezpenak egiterakoan.
Gorputzeko perkusioaz gain, egunerokofonoak ere erabiltzen dira. Egunerokofonoak egunero darabiltzagun gauzak dira, musika instrumentu gisara erabiliak, gaitasun erritmiko anitzak garatzeko.
Azken batean, kontua da eskura daukagun guztia, bai gauza arruntenak bai geure gorputza bera, probestea adierazmena, erritmoa eta koordinazioa lantzeko.
Helburuak
- Ikasleek mugimenduen koordinazioa hobetzeko baliabideak eskuratzea, motrizitate gordinetik hasita, motrizitate finera iristeko.
- Gorputzeko perkusioaren teknika gorputz-jarrera egokia izanik ikastea.
- Musikaren oroimena eta entzumen-gaitasunak garatzeko tresnez hornitzea.
- Musika oro har eta erritmoa bereziki adierazpide gisa aurkezten jakitea.
- Gorputzaren eta hainbat egunerokoren soinu- eta mugikortasun-aukerak ikertzea.
- Adierazpen-mugimenduan identitate bat garatzeko jarraibideak eskaintzea.
- Sormena sustatzea.
- Talde-lanak norberaren garapen indibidualaren iturri gisa duen garrantzia sentitzea.
- Sentsibilitatearen eta artearen munduarekin lotutako motibazioak eta kezkak pizten jakitea.
- Jarduera erritmikoak sortzeko baliabideak eskuratzea.
Edukiak
- Kontzientzia fisikoa eta espaziala, oreka, eskuen independentzia eta oinen eta eskuen konbinazioa.
- Erritmoaren, polirritmien eta jarrera-zuzentasunaren printzipioak.
- Ostinatoak, eko-imitazioak eta kanonak.
- Musikaltasuna, gorputz-adierazpena, desinhibizioa eta lan eszenikoa.
- Gorputz-soinuak (ahotsa barne) eta egunerokofonoek sortutakoak.
- Gorputzaren optimizazioa eta banakako mugimendu-identitatea.
- Bat-batekotasuna.
- Taldearen kohesioa.
Metodologia
- Eduki asko jolas erritmikoen bidez landuko dira.
Gorputzeko perkusioarekin eta egunerokofonoekin interpretatutako erritmoak irakatsi eta praktikatzea
Mugimendu adierazkorreko eta soinuzko koreografiak prestatzea
•Inprobisazio erritmikoak egitea
* Gomendagarria da arropa eta oinetako erosoak jantzita bertatatzea.
Norentzat
Musika irakasleentzat, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat eta interesa duten hezitzaile ororentzat
Didaktika
Garrantzi berezia emango zaio dinamika eta ariketa bakoitzaren sekuentziazio pedagogikoari, parte-hartzaileek ikasitako baliabideak beren eskoletan erraz erabil ditzaten.
Hizkuntza
Gaztelania
Non
Pando Aisia kiroldegian
Miguel de Unamuno kalea 43. Portugalete
Egun-orduak
2024ko azaroaren 16a, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era
2024ko azaroaren 17a, igandea, 10:00etatik 13:30era
Matrikula
115 EURO
* bekadunentzat 95 EURO
Beka eska dezakete Portugaleten jaiotako gazteek eta Portugaleteko haur eta gazteen eremuan lan egiten dutenek.
Matrikula ordaintzeko, sartu dirua TROCÓNIZ SANTACOLOMA FUNDAZIOAren izenean, BBVA dirukontu honetan: ES28 0182 0075 2002 0000 5166
Argibiderako eta inskripzioa egiteko:
TROCÓNIZ SANTACOLOMA FUNDAZIOA
Santa María kalea 1, 1
Portugalete
944956195
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.