INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK ETA GAZTEAK

Europako erakundeek ekonomia eta gizarte arloetan ezarritako lehentasunek oso kontuan hartzen dute langabetasunaren aurkako borroka eta horri begira, besteak beste, proposatu dute informazioaren gizarteari lotutako gaitasun eta ahalmen berriak garatzea. Asmo horrekin bat etorriz, Trocóniz Santacoloma Fundazioak neska-mutilek teknologia berriak eurenganatu eta ezagutzearen alde dihardu, informazio eta komunikazioaren gizartea sortzen ari den bazterketa modu berriak gerta ez daitezen eta erantzun egokia eman nahian erronka berri horiei.