LANTEGIA II: GORPUTZEKO PERKUSIOA ETA EGUNEROKOFONOAK ZEURE ERRITMOA ERAKUTSIKO DIDAZU?
LANTEGIA: GORPUTZEKO PERKUSIOA ETA EGUNEROKOFONOAK
ZEURE ERRITMOA ERAKUTSIKO DIDAZU? II
Proposamen honetan, bigarren prestakuntza bat da, baina era horretan planteatuta, lehenengoan parte hartu zuten pertsonak eta parte hartu ez zutenak elkarrekin bizi ahal izango dira.
Txus Eguílaz
PERKUSIONISTA • DANTZARIA • AKTOREA • PEDAGOGOA
Txus Eguílaz izango dugu gidari, irakasleei erritmoarekin eta mugimenduarekin zerikusia duen guztian laguntzeko.
Asmoa da irakasleei baliabide eraginkorrak, ideia berriak eta planteamendu motibatzaileak ematea, ikasgelan baliagarriak izango zaizkielakoan, batez ere mota guztietako antzezpenak egiterakoan.
Gorputzeko perkusioaz gain, egunerokofonoak ere erabiltzen dira. Egunerokofonoak egunero darabiltzagun gauzak dira, musika instrumentu gisara erabiliak, gaitasun erritmiko anitzak garatzeko.
Azken batean, kontua da eskura daukagun guztia, bai gauza arruntenak bai geure gorputza bera, probestea adierazmena, erritmoa eta koordinazioa lantzeko.