PROIEKTUA_ARTIFIZIOAK
Portugaleteko Historiagunean parte-hartzea bultzatzeko
eta arte arloko esku hartzeak egiteko prozesua
ARTIFIZIOAK egitasmoak helburu du hiriko espazio degradatuen irudia hobetzeaz gain, Portugaleteko Historiaguneko merkataritza-saltoki hutsak eta jardunean daudenak dinamizatu eta ikusgarri egitea, arte-sorkuntza kolektiboak baliatuta. Halatan, artea, gizartea eta kultura bera ere herri mailan sustatu nahi ditugu.
Hartara, asmoa da hezkuntza esparruari ere arte-sormena bultzatzen laguntzea. Horiek guztiak horrela izanik, herritar parte-hartzaileak, sortzaileak eta motibatuak, Portugaleteri buruzko begirakune berri bat izateko gai direnak, hezi egingo ditugu.
LIBURU DIGITALA-ARTIFIZIOAK 2020
Prestakuntza eta sustapen programak gurasoentzat
Haur eta gazteen prestakuntza osoari begira, Fundazioak ez ditu gurasoak ahazten, ez eta haien zeregin funtsezkoa bizikidetzaren hezkuntzaren alde.
Horiek horrela, Fundazioak hainbat jarduera eskaintzen dizkie gurasoei, gehienbat ikasleen gurasoen elkarteen bidez, eztabaida eta hausnarketa egin dezaten seme-alaben hezkuntzaren inguruko funtsezkoenaz