Gure Historia
Trocóniz Santacoloma Fundazioa erakunde pribatua da, irabazi-asmorik gabea, Filomena Trocóniz Santacoloma andreak sortuta 1986. urtean. Haren xede nagusia da Portugaleteko neska-mutilen prestakuntza eta hezkuntza.
Fundazioa 1989an hasi zen abian, hainbat diru-laguntza eta beka emanez gazteen sustapen eta prestakuntzaren alde.
Urte horretan bertan, apirilean, aurreneko deialdia egin zuen ikasketa eta prestakuntza bekak goi mailako tituludunei emateko. Horren ostean, beste deialdi bi egin zituen: bata maiatzean, gazteek hizkuntzak atzerrian ikas zitzaten; eta bestea azaroan, udalerrian arte-sormena bultzatzeko.
Deialdi horien asmoa zen, batetik, laneratzeko orduan zailtasun handienak zituzten neska-mutilek (unibertsitateko tituludunak eta arte-prestakuntzakoak) lan gaitasun hobea izan zezatela; bestetik, ekonomiaren globalizaziora jotzen duen gizarte berriak eskatzen duen prestakuntza sustatzea; eta azkenik, neska-mutilei nazioartekotasunerako aukera ematea, beste hizkuntza batzuk jakinda eta erabilita.
Urteak joan urteak etorri, Fundazioa beste jarduera batzuetan ere aritu da, beti ere bere giza- eta diru-baliabideen arabera.
Fundazioak beti nahi izan du bere ekintzek ondorio bihurkariak izan ditzatela eta udalerritik kanpora ere hedatzea. Horiek horrela, haur eta gazteen hezitzaileei begira antolatu ditu zenbait ekintza eta ateak zabaldu ditu urruneko jendeak ere parte har dezan, beti ere ahaztu gabe onuradun nagusiak Portugaleteko neska-mutilak izan behar direla.
FUNDAZIOAREN GOBERNUA
Fundazioaren gobernu-organoa patronatua da. Haren osakideak dira Portugaleteko alkatea, Santa Maria parrokiako abadea eta Portugaleteko Udalaren Hezkuntza zinegotzia