Planteamendua
Eguneko neurotzientziak garbi erakusten digu ikaskuntzak harritu, hunkitu egin behar gaituela, erronka egin behar digula, neuronen ehuna arbolaztatuko badigu, ikasleon ezagutza-mapan sinapsi berriak kokatuko baditu.
Eta guk, lanbidez irakasleak izanik, iratzarriko bagenu testu estatikoko letra hila, pantailako jokoen dinamismoa emanda? Bestela esanda: zergatik ez gara bilakatzen letra bizidun?, zergatik ez dugu bilakatzen irakur-idazketa antzerki?
Horrela eginez gero, letrak arnasarekin batera barneratuko ditugu, dislaliarik gabe ahoskatuko ditugu, geure gorputzez osatuko ditugu, modelatu egingo ditugu eta hainbat mekanotan konbinatuko ditugu; horrela, hortik aterako diren berbak hasieratik bertatik ulertuko ditugu. Komunikazio-kodea osatuko dugu, komunikazio pasionagarrian aritzen garelarik, irakur-idazketako talde-dinamiketan aritzen garelarik.
Horiek horrela, garbi ikusiko dugu, berdinen arteko elkarreragin manipulatiboari esker, gaitasunak lotu eta kutsatu egiten direla eta irakaslea identifikatzeko moduko irakur-idazketako eredu bilakatuko da.
Helburuak
- Buruko eragiketa neuroirakurleak (ikus-irakurri, uler-irakurri, konbina-irakurri eta konta-irakurri) aurkeztea, mugarri seguru gisara irakur-idazketa mota jakin baterantz, zein komunikabide egokia eta tresna intelektual eraginkorra izango baita eta parada emango baitigu kulturaz eta literaturaz gozatzeko.
- Neuroprozesu horiei traba egiten dieten birus dispedagogikoen mitoak apurtzea. Birus dispedagogiko horiek hauexek dira: irakurketa mekaniko fonetizatua, maiuskulekiko aurreidazketa, letra pautaduna, ortografia ideia-ikusmenekoa eta kanpoko ortografia arauak buruz ikasi beharra.
- Irakasleak gogoberotzea, eguneratu daitezen komunikazio sistema jatorrizko honen didaktikan, kontuan hartuta, batetik, gizateriak berak sortu zuela duela bost mila urte, mundua paperaren gainean eta pantailan islatzeko, eta, bestetik, haur guztiek, berrasmatu egiten dutelarik, gramatika sortzen dutela erabilera funtzionalari esker.
Jarraitu irakurtzen
Inprimatu
Posta elektronikoa