NEUROLUDOMUSIKA entzuteko, abesteko, dantzatzeko eta jotzeko gaitasun bera
Planteamendua
Musika sentimenduaren matematika da, nortasunaren arkitektura, emozioen kolorearen pintura eta literatura guztietatik unibertsalena. Izan ere, denboran zizelkatzeko gauza den arte bakarra ere bada, duela urte asko idatzitako partiturek jotzen baitute harrigarriro guretzat beren-beregi konpostuak izan balira bezala. Halaber, gauza gutxik ez bezala, herriak elkarrenganako hurbiltzeko aparteko gaitasuna du, musikarik ez dagoen tokian inoiz ere askatasunik egongo ez baita.
Guztiok batera jotzeak soinu-konpromiso gehigarria eskatzen du: nire intonazioak afinatzen du multzoa edo ez, tutti koral edo instrumentalean etengabe bizi gara soinuaren elkarmendekotasun batean, bakoitzak edertu edo zikintzeko modukoa. Honengatik guztiagatik, musikak funtzio argi bat du, lotura sozial eta emozionala sortzearena. Bere oinarri neurokimikoa ere ezagun dugu: jotzeak, abesteak eta dantzatzeak oxitozina askatzen du gorputzetik, konfiantza eta konplizitatea eragiten dituen hormonena, hain justu ere. Musikatzeak taldearen sendotasuna sentiarazten digu eta era berean, norbanakoaren soinua zabalagotzen du osotasun sonoro batera. Bertan, bakoitza haren parte sentitzen da. Musikak eta dantzak talde-lana sustatzeko eskola bat dakarte, parekoak direnen arteko lankidetza bat soinuz eta koreografikoki elkarrekin pentsatzen, elkarrekiko entzuketa, miresmena eta gozamena nagusi diren giro batean murgilduta.
Kontua hauxe da: musika- edo dantza-eskolak ematen dizkiegula esan ohi da. Baina zer ote da hori? Hemen inork ez du eskolarik ematen. Apika elkarrekin partekatzen dugu, zeren eta, haurdunaldiaren laugarren hilabetetik bertatik hari musikalaren edo hari koreo-grafikoaren aurreinstalazioarekin jaiotzen baikara. Irakasleok, egia esan, hori aterarazten dugu bai eta jaso ere. Jaiotzatiko musikariak eta dantzariak ditugu klasean, gu ezagutu aurretik eskarmentu handikoak, hain zuzen. Haien DNAn dago entzutea, abestea, jotzea eta dantzatzea, haien nortasun sonoro, mugimenduzko eta keinuzkoa erakusten dizkiguten ezaugarriak baitira. Kodeak kezkatuta zorroztasun gehiegiz kezkatu ere, beharbada, funtsa ahazturik dugu, alegia, jendeak ideia artistikoak sorraraztea eta bere burua inprobisatzen jakitea eta besteen aurrean inprobisatzen ere.
Helburuak
- LOMLOEk arautzen duen gaitasun-ikuspegiaz sentsibilizatzea eta hori bizi izatea: soinua kontzeptualizatzea kontzeptua sonorizatzearen ordez.
- Ikastea musika-talde sonoroentzako dinamikak diseinatzen. Izan ere, entzuteko, abesteko, dantzatzeko eta jotzeko musika-gaitasunen kutsadura ludikoa ahalik eta gehien bultzatzen dute.
- Ikaskuntzaren egoera interaktiboan soinu-ebaluazioa egiten irakastea, paper eta arkatzez bakardadean ebaluatu beharrean.
Edukiak
MUSIKATZEA = ENTZUTEA
Entzumen-gaitasuna garatzea
Ikasleak entzule gisara
Paisaia isilak
Isiltasun podala: kuxin-lekualdaketak · jarrera izoztuak · Ramblak · isiltasunaren erregea
Esku-isiltasuna: keinu-mimoa · hedbanz instrumentala
Berba-isiltasuna: ezpain-irakurketa · ama oilarra · bla-bla-bla diala
Paisaia sonoroak
Soinu-iturriaren kokapena: jarraitua/errepikakorra · hurbila/urruna · gogorra/leunaatsegina/desatsegina · naturala/gizatiarra/teknologikoa.
Soinu-iturriaren errekonozimendua : espontaneoa, probokatua edo grabatua: giro-soinuak gorputzekoak · eguneroko objektuetakoak
Bata bestearen gaineko iturrien diskriminazioa: figura/hondoa 2 soinuren gainezarpena ·3 soinuren gainezarpen
Soinu-iturrien sekuentziazioa: 3,4,5... audiobotoi edo txartel grafikatu
Iturri isofonikoen parekatzea: soinu isotrinkoak · soinu isorritmikoak · soinu isotonalak
Mimo-, zinema-, margolaritza- eta alfabeto-sonorizazioa: antzerkia/bideoa/argazkia/ komikia/ alfa-partitura
Paisaia musikalak
Abestiak igartzea: lehen konpasengatik · instrumentu-bandagatik · letra-paragragoagatik
Zuzendariak: zuzendari ezkutua · atal perkutinbrikoen zuzendaritza, fonemafonikak.
8 pultsu geruza testuralen gainezarpenean: Streets of Philadelphia · 4th rendez vous · teniskonpasa
Playback-ak: koreopertzeptiboak: forma, konpasa, generoa · mimikopertzeptiboak: instrumentuak · ikonikopertzeptiboak: musikogramak
Audiodiskriminazio metrikoak:zotz-diktaketak, arrautza-ontziak · puzzlea, bingoa, nota-irudien inprotranskripzioa
Tonu-audiodiskriminazioak: melodiak ateratzea notak tanteatuz, aukeratzea esparrua hartzen duen tonalitatea.
MUSIKATZEA = ABESTEA
Abesteko gaitasuna garatzea
Ikasleak abesbatza gisara
Ahots- beroketa
Koreodramatizatua: beatboxing robotikoa · dantza librea humming eta guzti, bokalinga · opera-eszenak · fonoemotikonoak
Bibrokontaktua: dutxa fonikoa · puxika bibroakustikoak ·
Ukitzeko turrusta tonalak · jam lexikotonala, itsumustuka · tonu-iglooak
Entonoafinatua: pentatonika ikusezina · boomwhacker afinatzekomugak · afinatzekokanpaiak · akorde-sumendia · akorde-billarra
Arnasproiektatua: sima ekoika · putz egiteko hegan egitekoak · putz egiteko arrautza-ontziak · txistuak · kazooak
Prosodikoartikulatua: krotalo fraseatuak · enara erritmodeklamatuak · Alí Baba eta 40 lapurrak · hizkiak sortzea
Abesteko jarduna
Duoak: txandaelkarrizketak · fusionatuak · kalderoi interbalikoa
Kanonak: Musikoterapia · Umalama · Carabuyá · Frutak
Abesti alderantzizkoak: Cuando yo digo A, ustedes dicen O
Abesti eliptiko/akumulatiboak: Dingo · faktoria ederrean
Txalo-abestiak: Kaixo! · Benetan, zirraragarria! · Takoi-punta · Hay un arroyo en…
MUSIKATZEA = DANTZATZEA
Koreografia-gaitasuna garatzea
Ikastaldea dantza gisara
Gorputz-eutonia
Zorua zirriborro koreografikoen koaderno gisara: luzaketak · ireki-itxi kontrasteak,goian-behean, aurrean-atzea, ezker-eskuina
Aliantza grabitatearekin: bounce · pisu-aldaketa bilaterala, aurrekoatzekoa · goraguneak · jauziak · birak · erreiak · elastidantza
Energia tonikoa: gihar-elastikotasuna · giltzadura-malgutasuna · aingurak eta bultzadak · abiadura motriza · kamara geldoa · yoguikatuak
Diseinu koreografikoa
Soinuaren erantzun motriza: enbolo-xirula · gonga · piano podala · uztai inprobisatzailea · txotxongilo dantzaria · rosacruz taichia
Urrats inprobisatuen kastina: NY girls
Dantza zirkularrak: Ortzadarra · Els blincos · Polka-west · Dança da maozinha · jausgailuak · jausgailu-tanga
Dantzak lerroka: antzarak ortozik · tangoa · Jerusalema
Dantzak sigi-sagaka: swing lapurtua · besarkadantza
MUSIKATU = JOTZEA
Instrumentu- gaitasuna garatzea
Ikasleak orkestra gisara
Gorputz-perkusioa
Somatotímbrica: zapladak (bentosa, hutsa, kortxo-kentzekoa, ) · txilibituak · izterrak · pektoralak · ipurmasailak · oinak · tinbregramak
Modorritmiak: isorritmia simultaneoa · ekorritmia diferitua · fragmentorritmia banandua · isilrritmia, pultsorik gabea · azentorritmi enfatizatzailea, denbora gogorrekoa edo denbora aurkakoa · polirritmia Kanonean · polirritmia ahotsetan · disoziorritmia
Sinkrorritmiak: Mickey trebea · gurutz birakaria, clap musikakoa · matriuskak · bide sonoroak eta metronomoarekin · OT · gillotina
Lektorritmiak: somatogramak · percuhip-hop · 3-5-7-9 lanpasa eta engranajeak · aztarnak eta gakoak · hedbanz · nota-eskailera · puzzlea
Perkusio kodiafonoa
Aulkirritmia: miaketa tinbriko-metrikoa · batuta demokratikoa · irudien gurutz birakaria
Basorritmia: txanda inprobisatua · akonpainamenduak
Puxtarrirritmia: miaketa tinbrikoa · talde-osaketa · kiromarakak · polirritmiak
Emojirritmia: emotigatazka · barrerritmia
Gastrorritmia: gosaria · zooa
Pilatesrritmia: perkusioa · bounce pultsazio brakiala · bounce pultsazio abdominala · auto-garbitzaileak
Instrumentu-perkusioa
Boomwhackerrak: polirritmia polifonikoak · tutu bateratuen melodia
Bongoak: diálogo turnado · fusioa · kota moteldua · 3 kolpeko kota
Darboukas: batukada
Xilofonoak: nota solteen elkarrizketa · bitarte-elkarrizketak · glissandoak
Txirulak: perkusioa · lateralizazioa · digitazioa· modulazioa · intermelodia · direkzioa · armonizazioa
Metodologia
Erabat praktikoa da, bizikizunetan oinarritua. Zatoz arropa erosoa jantzita. Ikuspegi teoriko-didaktikoak ere tarteka-marteka landuko dira proposamenen zentzua barneratze aldera.
Irakaslea
Aitor Zenarrutzabeitia Artamendi. Musika Hezkuntza eta Pedagogia Terapeutikoko maisua. Logopeda. Psikomotrizista. Musikoterapeuta. Psikopedagogoa.
Datak eta ordutegia
2023ko urtarrilaren 21ean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era
2023ko urtarrilaren 22an, 10:00etatik 13:30era
Tokia
Pando Aisia kiroldegia. Miguel de Unamuno kalea, 43. Portugalete
Matrikula
110 EURO
* BEKADUNEK: 95 EURO
Beka eskatu dezakete Portugaleten jaio eta bizi diren gazteek eta Portugaleten haur eta gazte arloetan lan egiten dutenek.
Matrikula ordaintzeko dirua FUNDACIÓN TROCÓNIZ SANTACOLOMAren izenean sartu beharko da diru-kontu honetan: BBVA ES28 0182 0075 2002 0000 5166.
MATRIKULA ZABALIK 2023ko urtarrilaren 16ra arte
Informazio gehiagorako eta izena emateko:
FUNDACION TROCONIZ SANTACOLOMA FUNDAZIOA
Santa María, 1-1. Portugalete
944956195
Email: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.